-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Zinea eta zientzia. Filmategiko zikloak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/03/17, 19:00
Kokapena
Artium museoa
Francia 24. -01002- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunean, martxoaren 17an, 19:00etan Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Auditorioan, (Frantzia kalea 24, 01002-Vitoria-Gasteiz), Zinema eta zientzia Euskadiko Filmategiak izeneko zikloaren programazioarekin jarraituko da. Euskadiko Filmategia, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Donostiako Zinemaldia dira filmategiko zikloak antolatzen dituztenak.
Oraingo honetan, Robert Zemeckis-en ‘Contact’ filma proiektatuko da. Filma ingelesez eskainiko da gaztelaniazko azpitutuluekin. Aurkezpena Silvia Bonoli Ikerbasque-Donostia International Physics Center-eko fisikariaren esku egongo da.
Ellie Arroway doktorea, jatorria izar sistema urrun batean duen mezu posible bat interpretatzen saiatzen ari da. Adimen estralurtar batekiko lehenengo kontaktu hori baieztatu ondoren, Arrowayk Kitz izeneko segurtasun nazionaleko aholkulari zurrunari aurre egin beharko dio eta, hein berean, hamaika fanatiko erlijiosori, gertaera horrek ekarriko dituen ondorioei kontra egiten tematuta daudelarik. Seinaleak mezu sinestezin bat du gordea, baina bera ote da dei horri erantzungo diona?
Sarrerak salgai museoko leihatilan eta online. Prezioa: sarrera orokorra, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €. 25 urtetatik beherakoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan).