Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitatera sartzeko 25 eta 45 urtetik gorakoentzako proben egutegiari hasiera eman dio beste urte batez. Pandemiaren ondorioz sortutako egoera dela eta, proba horiek ohi baino beranduago izango dira. Hain zuzen ere, ekainaren 12an, 9:00etan, hasiko dira hiru egoitz hauetan: Gasteizko Farmazia Fakultatean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
25 eta 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak hasi ditu UPV/EHUk
Guztira 234 pertsonak egingo dituzte unibertsitatean sartzeko probak datorren ekainaren 12an
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2020/06/12
![Irudia](/documents/10136/14616501/examen+acceso+mayores_web.jpg/2e8bf611-fb66-695e-c45f-79329a5039e1?t=1591965427000)
Oraingoan, 234 pertsonak eman dute izena azterketan (25 urtetik gorako 180k eta 45 urtetik gorako 54k). Horietako 40 Arabako Campusari dagozkio, 117 Bizkaiko Campusari eta 77 Gipuzkoako Campusari.
Unibertsitateak behar diren neurriak hartu ditu proba egingo duten guztien segurtasuna bermatzeko, alegia, epaimahaikideena eta ikasleena, UPV/EHUk COVID-19a dela-eta ezarritako prebentzio neurrien protokoloari jarraikiz.
25 urtetik gorakoei dagokienez, unibertsitatera sartzeko probak bi zati izango ditu; orokorra eta espezifikoa, zenbait arlotako ariketekin. Bestalde, 45 urtetik gorakoen kasuan, lehen zatian, unibertsitate ikasketak arrakastaz egiteko ikaslegaien heldutasuna eta egokitasuna aztertuko dira, baita arrazoibide eta adierazpen ahalmenak ere, zenbait arlotako hiru ariketarekin. Bigarren fasean, elkarrizketa pertsonala egingo zaie, ikasketa jakin batzuetan sartzeko gaitasunak eta ezagutzak aztertze aldera.
Esteka honetan daude proben egutegia eta ordutegia:
Irudi galeria
-
Ikasle talde bat ikastegira sartzeko prest. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU. -
Farmazia Fakultatera sartzeko sarbide kontrola. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU. -
Ikasleak banaka sartu dira azterketa gelara. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU. -
Gelara sartu aurreko garbitasun neurriak. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU. -
Ikasleen banaketa elkarren arteko distantzia errespetatuz. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU. -
Azterketen banaketa garbitasun neurriak mantenduz. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.