-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
Maitemintzeko lorea
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/05/02
![Irudia](/documents/10136/0/Armer%C3%ADa-photocampus-web.jpg/1de7668d-6170-ec8f-109b-2e5cc61966d5?t=1651478110885)
NON: Plentziako Itsas Estazioa. NOIZ: 2022ko maitzaren 1a. NORK: Ibon Cancio. Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila.
Gu Euskal Herriko Unibertsitatea gara, eta Armeria euscadiensis bakarrik Euskal Herrian aurki daiteken landarea da. Itsasoari begira dauden balkoi gutxi batzuetan loratzen da, Matxitxako, Donostia eta Hondarribian. Halako bistak dituzten balkoi gutxi daude. Armeria generoaren aniztasun handiena Iberiar penintsulan bizi da. Galizian bada espezie antzeko bat (Armeria pubigera) ‘herba de namorar’ izenarekin ezagutzen dutena. Kondairak dio maiteminduta egotekotan, eta zure amestutako horrek ez badizu kasurik egiten lore hau baliatu dezakezula: San Juan gauean lore bat hartuta zure amestutako amodioari helarazi behar diozu bera ohartu gabe, eta hurrengo egunean zutaz seko maiteminduta esnatuko da.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus