-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko Gradua, 1. postuan El Mundo-ren rankingean
Unibertsitateak, guztira, 9 titulazio nabarmendu ditu sailkapenean
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2022/05/13
![](https://ehu.eus/documents/10136/35801316/fac.+ciencia+y+tecnologia-web.jpg/fe5e9fc8-9287-f0bd-6bbb-ca99923779ef?t=1652428380140)
El Mundo egunkariaren Las 50 titulaciones más demandadas rankingak goi-mailako ikasketetarako zentro egokia aukeratu behar duten ikasleak orientatzen ditu, eta han UPV/EHUk ikasteko dituen bederatzi titulazio aipatzen dira. Horien artean Ingeniaritza Kimikoko Gradua nabarmendu du, ranking honen arabera titulazio hori egiteko Estatuko unibertsitaterik onena baita UPV/EHU.
Beste zortzi graduak hauek dira: Artea, Biologia, Fisika, Ingeniaritza Zibila, Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Haur Hezkuntza eta Lan Harremanak.
Rankingak gehien eskatzen diren 50 graduak eta horiek egiteko bost unibertsitate egokienak biltzen ditu. El Mundo-ren sailkapen hori goi-mailako hezkuntzako fakultate eta eskolen kalitatea neurtzen duten Espainiako sailkapen nagusietako bat da. Horretarako, eskaria, giza baliabideak eta baliabide fisikoak, ikasketa-plana eta emaitzak ebaluatzen ditu. Honako adierazle hauek hartzen ditu kontuan, besteak beste: graduazio- eta uzte-tasak, doktoreen ekoizpena, ikerketa-proiektuak, hizkuntzen eskaintza, ikasketa-programak atzerrian. Bestalde, rankingaren balorazio-irizpideak honako hauek dira: Unibertsitateko irakasleei egindako borondatezko inkesta anonimoa eta ausazkoa (azken balorazioaren % 40); unibertsitatearen beraren datuak eskaerari, giza baliabideei eta baliabide fisikoei, ikasketa-planei eta emaitzei buruz (azken balorazioaren % 50); eta kanpoko beste adierazle batzuk, hala nola nazioarteko rankingak edo ANECAren txostenak (azken balorazioaren % 10).
Ranking honen egungo edizioak unibertsitate-sistema publikoak pribatuarekiko duen prebalentzia berresten du