-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Gasteizko Udalaren eta EHUko ordezkari nagusien arteko bilera
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/04/16
![](https://ehu.eus/documents/10136/28364383/rectora-y-alcalde-gasteiz.jpg/cff6fa0b-313c-c7b0-ef77-5cac90af5c08?t=1618558094085)
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Estíbaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak topaketa izan zuten Eva Ferreira EHUko errektorearekin eta Manoli Igartua Arabako campuseko errektoreordearekin. Unibertsitateko zuzendaritza taldea berritu zenetik, ezaugarri horretako lehen harremana da bai errektore mailan, bai errektoreorde mailan.
Udalak unibertsitatearekin dituen elkarlaneko eremu desberdinak gainbegiratzeko balio izan zuen bilerak. Era berean, ahalduntzea eta prestakuntza moduko arloetara bideratutako etorkizuneko ekimen bateratuak arakatu dituzte. Gasteizek EHUrekin duen hitzarmen-markoak ekimen-aukera zabala eskaintzen du; esate baterako, udako ikastaroen moduko adibide finkatuak. Aipatutako lankidetzaren beste adibide batzuk dira farmakutsadurari edo eskola-bereizketa egoerari heltzeko egindako lanak. Elkarlan-lerroen artean, kirol-medikuntza arloko ikerketa ere nabarmentzen da.
“Euskal Herriko Unibertsitatea lehen mailako agentea da Gasteizko garapen sozialean, kulturalean eta ekonomikoan. Udalak eta EHUk beren indarrak batzen dituzten guztietan, hiria irabazle ateratzen da eta gure nahia lanean jarraitzea da Unibertsitateak egiten duen ekarpena bistaratzeko. Era berean, sinergia berriak sortu nahi ditugu herritarren onerako”, adierazi zuen Gorka Urtaran alkateak topaketaren ostean.
Antzeko hitzak adierazi zituen Eva Ferreira errektoreak ere. Haren esanetan, “historikoki, Gasteizko Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatea elkarlan estuan aritu dira. EHU Arabako unibertsitatea da eta Gasteizko parte da, bertako eragile sozial eta kultural handienetako bat delako. Gauza asko partekatu ditugu Udalarekin eta proiektu berrietan ere elkarlanean jarraituko dugu gasteiztarren alde”.