-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUren Berdintasunerako Plan berria onartu da
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Gure babeslerik onena
Hitzaldia: 'En busca de la célula madre perfecta'
Noiz eta non
2017/11/08 2017/11/08, 19:00 - 19:38
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/3858697/campusa_ciencia_petri.jpg/45e8cc9c-34c9-49a2-9dd1-864f8a5ad475?t=1429177620000)
Deskribapena
Duela 30 urte, bihotzeko zelula edo neurona bat azaleko zelula batetik abiatuta sortzeak zientzia fikziozko kontua zirudien. Hala ere, medikuntza birsortzailearen eboluzio izugarri azkarrari esker, errealitate bihurtu da. Gaur egun badakigu zelula ama pluripotenteek nahi dugun zelula motak sortzeko ahalmena dutela: bihotzeko zelulak, pankreasekoak edo neuronak, besteak beste, baina, posible da zelula horiek erabiltzea gaixotasunak osatzeko? hurbil edo urruti al gaude helburu horretatik?
Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren Zelula Terapia eta Zelula Ama Unitatearen arduraduna den Cristina Eguizabalek galdera guzti hauek erantzungo ditu "Zelula ama perfektuaren bila" izenburua duen hitzaldian.
Ekitaldia azaroaren 8an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Hika Ateneoan (Ibeni Kaia, 1) eta Eureka Kafe Zientifikoa hitzali-zikloaren barnean kokatuta dago. Honen helburua, gaur egungo gai zientifikoak modu entretenigarrian kontatzea da, ikasteko modu dibertigarri bat proposatuz. Hitzaldia gaztelaniaz emango da eta sarrera doakoa izango da.