-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Hitzaldia: ‘BRAIN proiektua eta bere inplikazioak zientzian, medikuntzan eta gizartean'
Noiz eta non
Noiztik: 2015/10/20 Noiz arte: 2015/10/16, 19:00 - 19:00
![](https://ehu.eus/documents/10136/4534421/Rafael+Yuste.jpg/0ea32f20-4c86-4fe9-9146-62f35e48f996?t=1445002825000)
Deskribapena
Asteartean, urriak 20, 19:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan Rafael Yustek, Columbiako Unibertsitateko (AEB) Biologia Zientzien eta Neurozientzien katedradunak, BRAIN proiektua eta bere inplikazioak zientzian, medikuntzan eta gizartean hitzaldia eskainiko du.
Gai izango al gara inoiz garunak bere osotasunean nola funtzionatzen duen ulertzeko? Neurobiologia bidegurutze batean aurkitzen da eta aurrera joan ahal izateko metodo berrien garapena behar-beharrezkoa du. Zientzialariak jada hasi dira bide horretan lehen pausoak ematen... Rafael Yuste, aurrerapausoen protagonistetako batek berak kontatuko digu BRAIN proiektua nola sortu zen, zein helburu dituen eta zeintzuk izan daitezken haren ondorioak zientzian, medikuntzan eta gizartean.
Madrilen jaioa, garun-zirkuituetan neurona bakoitzaren jarduera erregistratzeko eta manipulatzeko xedea duen maila handiko nazioarteko proiektu baten buru da Yuste, hain zuzen ere, Obamaren administrazioak babestua asmo handiko BRAIN ekimenaren baitan.