-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUk Bilbao Art District-en parte hartuko du
Noiz eta non
Noiztik: 2015/10/16 Noiz arte: 2015/10/15, 17:00 - 10:29
![](https://ehu.eus/documents/10136/4534421/Bilbao+Art+District_EUS.jpg/3d03fb46-3c7b-4faf-8a81-292690bc444b?t=1444904951000)
Deskribapena
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak era aktiboan parte hartuko du ‘Zatoz. Artea da, besterik ez' izenburupean Bilbao Art District-ek antolatu duen asteburuan. Urriaren 16an eta 17an Bizkaiko hiriburuan burutuko den ekimen hau hainbat galeria, museo eta erakundek osatzen duten Bilbao Art District plataformak antolatu du, eta horien artean agertzen da, baita ere, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea. Horrela, ostiralean eta larunbatean, kulturaz eta abangoardiaz beteko dira Bilboko kaleak, zuzeneko musika, performanceak, tailerrak eta galeria eta museoetan adin guztietarako ekimenekin.
Hiru izango dira UPV/EHUren ekimenak:
- Urriak 16, ostirala, 17:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Oteiza gelan, tailer-solasaldia Avelino Sala eta Andrea Estankonaren eskutik ‘Diálogo Público' izenburupean.
- Urriak 16, ostirala, 19:00etan, Deustuko Zubiko etxolan, Avelino Salaren interbentzioaren inaugurazioa ‘Interbentzio Artistikoak Deustuko Zubian' egitasmoaren laugarren edizioaren baitan.
- Urriak 16 eta 17, ostirala eta larunbata, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Chillida gelan, "Art<35 BS" erakusketa. Izen bera daraman lehiaketaren zortzigarren edizioko hamar artista irabazleen artelanak erakutsiko dira bertan. Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak deitu du lehiaketa hau. Hogeita hamar bat argazki eta gohei margok osatzen dute erakusketa.