-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Hitzaldia: “Darwinen eguna”
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/02/12, 18:30
Kokapena
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Charles Darwinen jaiotzaren 215. urteurrenaren harira eboluzioarekin lotutako bi hitzaldi antolatu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak, Círculo Escépticok eta Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak otsailaren 12an, astelehena, 18:30etan Bidebarrieta liburutegian, Bilbon.
Neandertalen inguruko azken aurkikuntzak eta izaki bizidunen ikusmenaren eboluzioa izango dira Darwinen Eguneko gai nagusiak.
Programa
"Eboluzioari begirada bat"
Hizlaria: Conchi Lillo Delgado, Neurozientzietan doktorea, Salamancako Unibertsitateko Biologia Fakultatean irakaslea eta zientzia dibulgatzailea.
"Zer moduz, neandertal? Ezagun zahar baten inguruko datu berriak"
Hizlaria: Asier Gómez Olivencia, Giza Eboluzioan espezializatutako doktorea, paleontologoa eta UPV/EHUko ikertzailea.