-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak
Noiz eta non
2018/03/14, 19:15 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
![](https://ehu.eus/documents/10136/8883996/Pantocr%C3%A0tor_de_Ta%C3%BCll_web.jpg/6c2a1412-4fe8-9f6c-77db-929e8852fd14?t=1518772382000)
Deskribapena
Asteazkenean, martxoak 14, 19:15etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian hasiko dira Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak, Arabako Campuseko Esperientzia Gelek, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia sailak eta Erromanikoaren eta Erdi Aroko Arabaren lagunen elkarteak batera antolaturik. Arabako Foru Diputazioaren eta Vital Fundazioaren laguntza dutelarik, jardunaldi hauek ‘Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika’ izena daramate, titulu orokor gisa. Saioak edozeinentzat izango dira irekiak.
Oraingo honetan, hitzaldia Ángel Pazos López jaunaren esku egongo da ‘Usos litúrgicos de la pintura mural en el románico: rezar, contemplar y santificar’ [Hormirudiko pinturaren usadio liturgikoak erromanikoan: otoitz egin, begi eman eta sakrifizioa] izena harturik. Ángel Pazos López ikertzaile kontratatua da Madrileko Unibertsitate Konplutentsearen Artearen Historia I (Erdi Arokoa) sailean. Bertan graduatu zen Artearen Historian eta Erlijio eta kulturako MA da Erromako Sapienza Università-n. Erdi Aroko liturgia ere ikasi eta ikertu du Istituto Liturgico Sant’Anselmo pontifikalean. Gaur egun, doktorego tesia osatzen ari da ‘Arte, teoría y liturgia: la integración artística en torno al rito hispánico altomedieval y su proyección en el mediterráneo’ tituluaz. Esperientzia profesionalaren atalean, Mirafloreseko (Burgos) Kartusiako Arte eta Kultura saileko arduradun gisa, goi hezkuntzaren kalitatearen ebaluatzaile gisa eta kontsultore liturgiko gisa, maila nazional zein nazioarteko erakunde ezberdinetan.