-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Arantza Beitia, Arabako Campuseko Garapeneko zuzendaria
Lehenengo argitaratze data: 2014/11/18
![](https://ehu.eus/documents/10136/3062106/Arantza+Beitia.jpg/bcb543d7-4073-4f36-9c6c-9f9cba011bc6?t=1419337681000)
Hil honetan, azaroa, Arantza Beitia Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako irakasleak UPV/EHUko Arabako Campuseko zuzendari kargu berria hartu du. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen UPV/EHUn eta Ekonomian doktoratu zen Lovainako Unibertsitate Katolikoan eta 'European Doctoral Program in Quantitative Economics' doktorego programa ere (Lovainako Unibertsitate Katolikoa, Parisko E.H.E.S.S, Bonneko Unibertsitatea eta London Shool of Economics) egina du. Analisi Ekonomikoaren Oinarriak I Saileko irakaslea da.
Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Praktiketako eta Enpresekiko Harremanetako zuzendariorde lanetan aritu da eta ekonomia doktorego programa honetako arduraduna izan da: Ekonomia Analisirako Tresnak. Programa horrek Hezkuntza Ministerioaren Bikaintasuneranzko Aipamena jaso zuen. UPV/EHUko irakaskuntza berritzeko programetan ere parte hartu du eta hartzen ari da, baita ere, EAEko, nazioko eta nazioarteko ikerketa proiektuetan.
Ikerlanak ere eginak ditu ekonomia publikoan, merkatuen erregulazioan eta industria antolakuntzan. Irakaslea da ondoko titulazioetan: Ekonomiako Graduan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan. Irakaslea da, baita ere, UPV/EHUko ekonomia master ofizial honetan: Ekonomia Analisirako Tresnak.