-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Borja Cobeaga, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko diplomen banaketan
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/11 Noiz arte: 2015/01/19, 18:00 - 09:13
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Asteazkenean, ekainak 11, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena Auzoa z/g, Leioa) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean 2012-2013 ikasturtean ikasketak bukatu zituzten ikasleei diplomak banatzeko ekitaldia egingo da. Guztira 463 ikaslek izan ziren. Aurten, Borja Cobeaga zinegilea, gidoilaria eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua egongo da bere antzinako Fakultateko ikasturtearen amaierako ekitaldian. Donostiar horrek Vaya Semanita telebistako programan lan egin zuen, Ocho apellidos vascos filmaren gidoilarikidea izan da, eta bere filme labur Éramos pocos proposatu zuten 2007ko Oscar sarietarako. Orain, El Negociador bere hirugarren film luzea zuzentzen ari da, Pagafantas (2009) y No controles (2011) egin ondoren.
Ekitaldian, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Itziar Alkortak, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekano Simón Peñak parte hartuko dute.
Egitaraua:
- 18:00etan Segizioaren sarrera
- Ekitaldiaren aurkezpena, Simón Peña dekanoren eskutik
- Erretiroa hartu duten irakasle eta AZPko langileei aitortza egiteko ekitaldia
- Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Itziar Alkortaren hitzak
- Ikasleei diploma banaketa
- Gonbidatu berezia: Borja Cobeaga
- Ekitaldiari amaiera emateko hitzak, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUKo errektorearen eskutik
- UPV/EHUko Koruaren kantaldia
- Segizioaren irteera