GAZEk antolatutako Ideia Berriztatzaileen I. Lehiaketa abian da
Lehenengo argitaratze data: 2014/03/25
GAZE Programa 2008an sortu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, eta Gipuzkoako goi-hezkuntzako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzea du helburu.
GAZEk, urtero, proiektu bati ematen dio bizia, eta aurten, GAZEkonekt Proiektuan, lau erakundetako (UPV/EHUko, Mondragon Unibertsitateko, TECNUNeko eta TKNIKAko) zortzi ikasle dira talde sustatzailea osatzen dutenak.
Honela, Ekinez burujabe! Ideia Ekintzaileen I. Lehiaketa antolatu dute, UPV/EHUko, Mondragon Unibertsitateko, TECNUNeko eta TKNIKAko ikasleei zuzendutakoa. Burujabetza eta ekintzailetasuna uztartzen dituzten ideia berriztatzaileak saritzea da lehiaketaren helburua.
*Sariak:
Tablet bat taldeko partaide bakoitzarentzat
EAEko edo Nafarroako nekazal-etxe batean asteburua aktibitateekin bikote edo taldearentzat
Udako Euskal Unibertsitateak eskaintzen dituen Udako Ikastaroetan matrikula pertsona edo taldearentzat
*Izena emateko epea: del 14 de marzo al 30 de mayo
*Oinarriak eta parte-hartze orria: gaztekintzaile.wordpress.com
*Izen-emateak eta argibideak: 943 018421 / ekinezburujabe@gmail.com