euskaraespañol

Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Ataleko Graduazio Ekitaldia

  • Event

When and where

15/03/2019, 17:30 - 00:00

Location

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalak, martxoaren 15ean, ostirala, 17:30etatik aurrera, UPV/EHUko Areto Nagusian (Leioan), 2017/2018 ikasturteko graduatuei diplomak emateko ekitaldia ospatuko du. Guztira 90 ikasle (65 emakume eta 25 gizon) dira. Promozioaren amabitxia , Balmasedako Auzitegietako magistratua Mónica Franco izango da.

Amaitzeko, UPV/EHUko Koroak Gaudeamus Igitur abestuko du.

Diploma banaketa ekitaldian hauek hartuko dute parte:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Juan Luis Ibarra, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea
  • Carmen Adán, EAEko fiskal nagusia
  • Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen dekanoa
  • Mónica Franco, Balmasedako Auzitegietako magistratua eta promozioaren amabitxia.
  • Norberto J. de la Mata, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atala koordinatzeko dekanordea
  • Idoia Otaegui, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko irakasleak