-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Zientzia eta Teknologia Fakultateak 2024ko Enplegu eta Enpresen Aurkezpen Jardunaldia antolatu du
- Event
When and where
21/02/2024, 12:00
Location
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Datorren otsailaren 21ean, asteazkena, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleek sektoreko enpresekin lehen harremana izateko aukera izango dute ‘Berrikuntza Teknologikoko Enpresak eta Zentroak Aurkezteko XIX. Jardunaldien’ barruan. Ekimen honen helburua ikasleek praktikak egin edo curriculum vitaea aurkez dezaketen enpresak eta zentroak ezagutzea da.
Guztira 53 enpresa eta zentro izango dira eta azken urteko 600 ikasle baino gehiago hurbilduko dira standetara. Besteak beste, Iberdrola, Idom, BBK eta Tecnalia, Biozientziekin, Geologiarekin, Matematikarekin, Fisikarekin, Kimikarekin eta Ingeniaritza Elektronikoarekin zerikusia dutenak. Standak fakultate horretako lehen solairuan egongo dira, hall nagusian eta Grand Salle erabilera anitzeko aretoan.