euskaraespañol

Zaintza aringarrien etorkizuna

  • Photocampus

First publication date: 19/02/2020

Argazkia: Jon González. UPV/EHU

Javier Escobar doktorea gure artean izan dugu berriro. Oraingo honetan, zahartzeari, osasun arazo eta kronikotasunei eta zaintza aringarriei buruz hitz egiteko. Denboran zehar horiek guztiak nola aldatu diren ere jorratu du adituak. Aspalditik ezaguna Unibertsitatean, psikiatra ospetsua eta New Jerseyko (AEB) Rutgerseko Unibertsitateko irakasle hau Arreta Osoa Zainketa Aringarrietan berezko Masterrak gonbidatu du. Escobarren kasuan ohikoa den legez, liluratuta utzi zituen Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko eta Esperientzia Geletako adin guztietako ikaslez lepo bete zen auditorioa.