Fundación española de Historia Moderna-ren XVII Bilera Zientifikoa
- Event
When and where
From: 21/06/2023 To: 23/06/2023
Location
Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Description
Arabako Campuseko Letren Fakultatean Fundación española de Historia Moderna-ren XVII. biltzar zientifikoa egingo da, ‘La construcción de España. Los entramados sociales’ izenburuduna.
Bilerak bi gai nagusi izango ditu. Bata ‘La construcción de España: del orden jurisdiccional al Estado liberal (siglos XV-XIX)’ izango da, eta Erdi Aroaren amaieratik Aro Garaikidearen hasierara arte monarkia hispanikoak izandako aldaketa instituzional eta sozialei buruzko hausnarketa egingo da. Bestea, ‘Los entramados sociales de la España moderna’, gizarte hura osatzen eta arautzen zuten egitura korporatiboen eta XVIII. mendeko Espainian izandako aldaketen eta aldaketarako erresistentziaren arteko lotura.
Fundación Española de Historia Moderna (FEHM) irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1988ko udaberrian sortua, eta helburu dauka Espainiako Historia Modernoa aztertertzea, arlo guztietan, eta ikerketa hori unibertsitatean eta erdi mailako ikasketetan zabaltzea, betiere, dibulgazioa ahaztu gabe. Gaur egun, Historia Modernoko 500 bat aditu biltzen ditu: Espainiako unibertsitate guztietako irakasle eta ikertzaileak, CSICekoak eta bigarren hezkuntzakoak eta hainbat herrialdeko hispanista garrantzitsuak.
Antolatzen dituen jardueren artean bilera zientifikoak dira azpimarragarrienak: hainbat erakunde akademikotako ikertzaileak eta doktoregaiak biltzen dira, eta hurrengo biurtekoan egingo diren ikerketa zientifikoetarako ardatzak zehazten dituzten. Ikerketak bultzatzea eta unibertsitateen arteko lankidetzak sustatzea dira bilera horien helburu nagusiak.