-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Joseba Diazek eta Oihana Kortazarrek irabazi zuten XIX. Udaberriko Lasterketa
Biek bi gainmarka berri ezarri zituzten proba honetan
- Kronika
First publication date: 13/03/2023
![](https://ehu.eus/documents/10136/43529626/carrera-primavera-1_web.jpg/107a2486-3fca-60d4-becd-2fb868242001?t=1678797448007)
Joseba Diazek eta Oihana Kortazarrek irabazi zuten Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko XIX. Lasterketa. Diazek 30:28 minutuan osatu zuen zirkuitua eta Oihana Kortazar (lasterketako 1. dortsala) 35:41ean helmugaratu zen. Biek bi marka berri ezarri zituzten proba honetan, 2009an Kamel Zianiren eta 2016an Maitane Guerreroren erregistroak gaindituz. Oihana Kortazarren ondoren, Izaskun Beunza (36:06) eta Maria Velázquez (37:21) helmugaratu ziren. Gizonezkoen sailkapen nagusiko lehen hiru postuak, Joseba Diazen atzetik, José Antonio Gómez de Arribak (31:47) eta Jon Presak (32:01) osatu zituzten.
Unibertsitatean, Julen Goenagak lortu zuen markarik onena (34:42), Andoni Irazusta bigarren (35:40) eta Mikel Ostolaza (35:47) hirugarren. Emakumezkoen kategorian Eneritz Aramendi (39:53) izan zen garaile. Bere atzetik, Carmen Martinek (44:24) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen, ondoren, Raquel Ruizek (44:38) hirugarren postua eskuratu zuen.
1.176 atletak amaitu zuten Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko XIX. Lasterketa. Era berean, Mónica Balta Wanawake elkarteko buruak, lasterketaren 0 dortsalak, dohaintza bat jaso zuen elkarte horrentzat. Proba festa giroan egin zen, egun bero batean.
Nabarmentzekoa da, bestalde, Fisioterapia Graduko ikasleen parte-hartzea. Fisioterapiako 4. mailako Practicum-eko 20 kide (ikasleak eta irakasleak) bertaratu ziren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatetik, eta dozenaka korrikalariri eman zioten arreta goiz osoan zehar. Hala, ikasleek kirol arloko masaje eta lehengoratzeko teknikak praktikan jartzeko aukera izan zuten.
Hezkuntza berrikuntzarako IKD3 proiektu baten lehendabiziko jarduera da, zeinaren helburua baita, jendartean eraginez, Fisioterapiako Graduari ikusgaitasuna ematea.
Image gallery
-
Joseba Diaz helmugara heltzen. Argazkia: Luis Peralta -
Emakumezkoen unibertsitate-palmaresak. Argazkia: UPV/EHU -
Gizonezkoen unibertsitate-palmaresa. Argazkia: UPV/EHU -
Lasterketa hasteko prest. Argazkia: Luis Peralta -
Oihana Kortazar (1. dortsala), Xabi Prieto (1. dortsala) eta Monica Batan (0. dortsala). Argazkia: Luis Peralta -
XIX. Udaberriko Lasterketa. Argazkia: Luis Peralta -
Fisioterapia Graduko ikasleak dozenaka korrikalariri eman zioten arreta goiz osoan zehar. Argazkia: UPV/EHU -
Fisioterapia Graduko ikasleak dozenaka korrikalariri eman zioten arreta goiz osoan zehar. Argazkia: UPV/EHU