euskaraespañol

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako gradudun berriak

  • Kronika

First publication date: 25/10/2024

Taldeko argazkia zeremoniaren ondoren | Photo: Nuria González. UPV/EHU.

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak 2023-2024 ikasturteko ikasleen graduazioa egin zuen, Eva Ferreira García Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea buru zela. Ikasturte horretan, guztira, 143 ikaslek amaitu dituzte ikasketak.

Era berean, titulazio bakoitzeko espediente onenarentzako saria eman eta Hutchinson-Industrias Técnicas de la Espuma enpresak Eskolako aitorpena jaso zuen eskainitako lankidetza dela eta.

Errektoreaz gain, ekitaldian izan ziren Saray Zárate Fernández de Landa Ekonomia Garapena eta Berrikuntzaren saileko foru diputatua, Sonia Díaz de Corcuera, Gasteizko Udaleko zinegotzia, Manoli Igartua, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea, María Purificación Barrio, Armiñóngo Hutchinson fabrikako giza baliabideen zuzendaria, Francisco Javier Forcada, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanordea, eta Zuriñe Gómez de Balugera, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria.