-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
VIII. jardunaldiak: Europar Batasuneko maila anitzeko Gobernantza Fiskala: Foru Ogasunen kasua
- Event
When and where
25/03/2019, 09:00 - 00:00
Location
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Europa mailako hauteskunde urtearekin bat etorriz, UPV/EHUko Itun Ekonomikoaren Ikerketarako Agiritegiak (www.ehu.eus/ituna) Itun Ekonomikoari eta Europar Batasunari buruzko jardunaldia antolatu du, multigobernantza fiskal eta finantzarioaren ikuspegitik.
Europa mailan garatzen ari den Batasunaren etorkizunari buruzko hausnarketaren testuinguru horretan, jardunaldiaren helburua da Europako multigobernantza fiskal eta finantzarioaren egungo egoera ikuspegi kritikotik azaldu eta aztertzea, arreta berezia eskainiz botere fiskalak dituzten eskualdeek betetzen duten rolari (adibidez, Euskadik, Itun Ekonomikoaren babespean).
Nola funtzionatzen du EBren maila anitzeko gobernantza fiskalak? Zer-nolako rola betetzen dute eskualdeek Europako erakundeetako arkitekturan? Zer-nolako ordezkaritza dute Foru Ogasunek Europan eta nola hobetu liteke? Jardunaldian galdera horiei eta gure sistema fiskalerako ezinbestekoak diren beste askori erantzuten saiatuko gara, eta, oro har, Europako integrazio proiektuari buruzko auziei, zeinaren noranzkoa maiatzaren 26ko hauteskundeetan zehaztuko baita.
Doako sarrera. Derrigorrezko izen ematea, estekaren bidez.