euskaraespañol

Image of the day

Unax Oskoz Anituak irabazi du Euskadiko VII. Geografia Olinpiada

Hegoi Amabizka Gamiz eta Iskander Berrada Vicario bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Ikastetxeen artean, Bilboko Calasancio-Escolapios ikastetxeak lortu zuen garaipena

  • Kronika

First publication date: 18/03/2024

(ezkerretik eskubira) Hegoi Amabizka Gamiz, Unax Oskoz Anitua eta Iskander Berrada Vicario | Photo: Nuria Gonzalez. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Gradu Aretoan, burutu zen Euskadiko VII. Geografia Olinpiada, Euskadiko Geografoen Elkargoaren Lurralde Ordezkaritzak antolatuta, UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila lankide dela.

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan batxilergoko 2. mailan matrikulatuta Geografia ikasgaia ikasten duten ikasleek parte hartu zuten.

Egindako proben ondoren, Armentia Ikastolako Unax Oskoz Anituak eskuratu zuen lehenengo postua. Ondoren, Hegoi Amabizka Gamiz, Armentia Ikastolakoa, eta Iskander Berrada Vicario, Bilboko Calasancio-Escolapios Ikastetxekoa. Ikastetxeen artean, Bilboko Calasancio-Escolapios ikastetxeak lortu zuen garaipena.

Geografia Olinpiadaren helburua da ikasleen interesa sustatzea diziplina zientifiko horrekiko. Geografiak lotura estua du lurraldearekin, eta inguratzen gaituen mundua ulertzen eta konprenitzen laguntzen digu, bai ingurune naturala, bai bertan garatzen den giza jarduera.