euskaraespañol

Munduko Landareen VII. Azoka

  • Event

When and where

From: 30/09/2023 To: 01/10/2023

Location

Arboretum
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Audience:
Ikasle
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Description

Espezie eta landare barietate ugari erosteaz gain, UPV/EHUko Leioa-Erandio Eremuko azokara hurbiltzen direnek Martintxuneko foru mintegiko landareen erakusketaz gozatu ahal izango dute, baita naturgune honetako bidezidorretan barrena ibili eta bertako produktuak dastatu ere.

Azokaren esparrura sartzeko jendeak doako autobusak izango ditu Leioatik eta Erandiotik 10: 00etatik 18:00etara, eta bi aparkaleku egokitu dira Arboretumaren inguruan.

Azoka Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak eta UPV/EHUk antolatu dute eta Leioako eta Erandioko Udalen eta BBKren Gizarte Ekintzaren laguntza du.

Munduko Landareen VII. Azokak Euskaditik, Estatuko beste leku batzuetatik eta Frantziatik etorritako 43 erakusketari bilduko ditu datorren asteburuan Euskal Herriko Unibertsitateko Leioa-Erandio Eremuko Arboretumean. Ekitaldi hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak eta UPV/EHUk antolatzen dute eta Leioako eta Erandioko Udalen eta BBKren Gizarte Ekintzaren laguntza du. Bertan parte hartzen duten profesionalen merkataritza-harremanen sarea handitzeko eta aleak erosteko aukera emateaz gain, laborantzako teknikak eta ezagutzak partekatzeko aukera izango da.

Espezieetako batzuk usain- eta senda-belarrak, eguzki-loreak, landare tropikalak eta subtropikalak, bildumako kaktusak eta zitrikoak, astigar japoniarrak eta landare asiarrak, landare bizikorrak eta landare apaingarri bitxiak dira (gehienak latitude hauetan ezezagunak direnak, baina hemen lantzeko errazak) Munduko Landareen Azokan miretsi eta eskuratu ahal izango direnak. Azoka hau ezinbesteko hitzordu bihurtu da natura eta botanika maite dutenentzat eta parte hartzen duten erakusketarien kopurua eta bertaratzen den jendetza handituz joan da pixkanaka.

Ekitaldi honek anezka-autobusen zerbitzua izango du Leioatik eta Erandiotik, bai larunbatean, bai igandean, 10:00etatik 18:00etara, azokaren irekiera-ordutegiarekin bat. Bertan Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzakoa den Martintxuneko mintegiko baso-hazien eta landareen erakusketa ere egongo dira; ale horiek interes bereziko eremuak lehengoratzeko erabiltzen dira. Gainera azoka honetarako prestatutako esparruan bertako produktuak dastatzeko txosna bat egongo da eta bisitariek Arboretumeko bidezidorren sarea ezagutu ahal izango dute, mundu osoko 130 espezieko 1.700 zuhaitz biltzen dituen gunea.