euskaraespañol

Image of the day

Arte Erromanikoari buruzko V. jardunaldiak

  • Event

When and where

19/01/2022, 19:15

Location

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Urtarrilaren 19tik aurrera, Arte Erromanikoari buruzko V. Jardunaldiak aurrez aurrekoak izango dira berriro, baina edukiera mugatuta, une uneko indarreko arautegiaren arabera. Aurtengo edizio honen antolatzaileak dira Arte Erromanikoaren Arabako Elkartea, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Esperientzia Gelak, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia Sailak, Gasteizko Teologia Fakultateko Elizaren Historia eta Kristau Artearen Sailak eta Kalearte Turismo eta Kultura Saila. Gainera, Erromanikoaren Lagunak Elkartearen, ACAEXAren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren babesa dute.

Arte Erromanikoari buruzko V. Jardunaldiek: «Peregrinationes: usque ad finem itineris. Arte erromanikoa erromesaldien zerbitzura' delako izenburu generikoa dute, eta urtarrilaren 19an hasiko dira, 19:15etan, UPV/EHUren Letren Fakultateko Areto Nagusian (Unibertsitateko pasealekua, 5, Gasteiz).

Lehenengo hitzaldia José Javier López de Ocariz Errioxako Unibertsitateko irakasle emerituak emango du, ‘Tolosako bidea eta Pirinioetako ibilbidea. Erromatar Santutegien sustraiak’ izenburupean.

Saioak jende guztiarentzat zabalik daude, eta nahitaez erabili beharko da maskara. Edukiera une bakoitzean indarrean dagoen arautegiaren araberakoa izango da.

Gainerako hitzaldiak

Arte Erromanikoari buruzko V. Jardunaldiak hitzaldi hauekin osatuko dira:

- 2022ko otsailaren 16a

‘Deus artifex: munduaren sorrera eta mitoaren itxuraldatzea Done Jakue Compostelako Katedraleko Porta Francigenan'. Hizlaria: Francisco Prado Vilar (Santiagoko Unibertsitateko itzal handiko ikertzailea, Síncrisis ikertaldea).

- 2022ko martxoaren 16a

‘Kolorea Gloriaren Atarian, historia materiala eta kontserbazioa’. Hizlaria(k): Petra S. Coop.

- 2022ko martxoaren 30a

‘Mediterraneotik Ebro ibarrera. XII. mendeko lan monumentalen arteko erromesaldia'. Hizlaria: Esther Lozano (irakaslea UHUN/ENTI_UBn).

Saio guztiak 19:15etan hasiko dira, eta jende guztiarentzat irekita daude edukiera bete arte.