Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako V. Ikerketa Jardunaldia
- Event
When and where
23/02/2023, 12:00
Location
Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Description
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ikerketa Jardunaldia bi urtetan behin egiten den jardunaldia da. Bertan, sailek eta ikerketa-taldeek beraien ikerketak aurkezten dizkiote komunitate akademikoari, erakundeei eta enpresei. Gaiak ingeniaritza bezain askotarikoak dira: materialen propietate elektronikoak, geolokalizazioa, fabrikazio aurreratua, ingurumena, energia, automatika, etabar.
Aurkezpenak laburrak (5 minutukoak) eta dinamikoak dira, horrela, bertaratzen direnek jardunaldi motz batean Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egiten den Ikerketa ezagutuko dute. Jardunaldiak ikerketa-taldeen arteko, eta ikerketa-taldeak eta enpresa eta erakundeen arteko lankidetza erraztea du helburu.
1,5 orduko saioa izango da eta ikertzaile bakoitzak 5 minututan aurkezten du bere lana. Esteka honetan aurkituko duzue programa.