Urtza Garay Ruiz, Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekano berria
Psikodidaktikan doktorea, Asier Romerok utzitako zentroaren zuzendari kargua hartu du
- News
First publication date: 15/06/2022
Urtza Garay Ruiz irakaslea Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekano berria aukeratu dute, eta Asier Romeroren ordez ariko da lanean kargu horretan. Psikodidaktikan doktore honek irakaskuntza eta ikerkuntza lanak egin ditu zuzendaritza taldeetako karguetan jarduteaz batera, bai Bizkaiko Campuseko errektoreordetzako Idazkaritza kudeatzen (2021tik dekanoa izendatu arte), Bai, UPV/EHUko Berrikuntza Metodologikorako Zuzendaritzan (2018-2021).
Fakultatearen zuzendaritza bere gain hartu duen dekano-taldeak bi ezaugarri nagusi ditu: diziplinartekotasuna eta parekotasuna. Izan ere, Bilboko Hezkuntza Fakultatea osatzen duten sail ezberdinetako irakasleak biltzen ditu, Ikerketaren eta irakaskuntzaren alorretan eskarmentu handikoak (Lehen Hezkuntzako Gradua, Haur Hezkuntzako Gradua eta Gizarte Hezkuntzako Gradua). Diziplinartekotasun horren helburua Fakultateko ikuspuntu eta sentsibilitate desberdinen ordezkagarritasuna bermatzea da, helburu komunak garatzeko errespetutik eta lankidetzatik.
Dekano-taldea honako hauek osatzen dute:
- Dekanoa: Urtza Garay Ruiz
- Idazkari Akademikoa: Aintzane Etxebarria Lejarreta
- Antolamendu Akademikoko dekanordea: Jonatan Garcia Rabadán
- Kalitate, Jasangarritasun eta Ikerketako dekanordea: Unai Ortega Lasuen
- Graduak eta Graduondokoak Koordinatzeko eta Nazioartekotzeko dekanordea: Nahia Idoiaga Mondragón
- Ikasle, Gizarte Proiekzio eta Hizkuntzen Kudeaketako dekanordea: Aitor Iglesias Chaves
- Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Graduetako Praktiketako eta Genero Berdintasunerako dekanordea: Arantzazu Lopez de la Serna
- Gizarte Hezkuntzako Graduko Praktiketako eta Transferentziarako dekanordea: María Dosil Santamaría
- GrAL-eko eta mugikortasuneko dekanordea: Amaia Eiguren Munitis