-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUko liburutegiek datorren astean irekiko dituzte ateak segurtasun neurriak ezarrita
Irakurketa gelek % 25era izango dute murriztuta aforoa, eta lanerako gelak itxita egongo dira
- News
First publication date: 11/09/2020
![](https://ehu.eus/documents/10136/23975521/20200911_apertura-biblioteca-upv-ehu_web.jpg/f97b74fc-2831-0ad2-2efa-c286c1198a38?t=1599814666712)
Datorren astelehenean, irailak 14, berriz irekiko dituzte ateak UPV/EHUko liburutegiek modu presentzialean erabiltzeko, goizez eta arratsaldez, pixkana-pixkana normaltasuna berreskuratuz. Segurtasun neurri guztiak ezarrita irekiko dira eta, beraz, zenbait jarraibide bete beharko dira eta murriztuta egongo dira aurrez aurreko zerbitzu batzuk.
Horrela, aurrez aurre emango da liburuen mailegu zerbitzua eta irekita egongo dira irakurketa gelak, nahiz eta % 25era murriztua izan aforoa. Lanerako gelak, bestalde, itxita egongo dira. Ordenagailuak ere ezin izango dira erabili.
Liburutegiko erabiltzaileek segurtasun protokoloa bete beharko dute (maskara jantzita eraman behar dute eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbituta) eta horrela, apaletako materiala hartu ahal izango dute, argitalpenak kutsatzeko arrisku barik. Bestalde, maileguan izan ondoren itzulitako liburuak, lehen bezala, berrogeialdian utziko dituzte eta, ondoren, berriz jarriko dira erabiltzaileen eskura.
Higiene neurri guztiak betetzen direla ziurtatzeko, liburutegiek garbiketa eta desinfekzio zerbitzua izango dute egunero, eta irakurketa geletara sartzen direnek garbiketa produktuak izango dituzte eskura mahaia desinfektatzeko.
Bestalde, UPV/EHUko Liburutegiak identifikazio sistema jarri du martxan irakurketa gelako erabiltzaileentzat; hartara, norbaitek COVID-19an positibo emanez gero, erraz egiteko pertsona horren jarraipena eta egun horretan bere inguruan izandakoei jakinarazteko.
Liburutegiko langileek zerbitzuei eta osasun neurriei buruzko informazio emango diete erabiltzaile guztiei sarreran.
Ordutegiak
Liburutegi gehienak ohiko ordutegian egongo dira irekita, baina Ekonomia Fakultatekoa (Elkano), Arte Ederretakoa eta Ingeniaritza Eskolakoa (Nautika) urrira arte itxita egongo dira arratsaldeetan.