euskaraespañol

Image of the day

chooseAnOption

UPV/EHUk ongietorria emango die 2024-2025 ikasturteko ikasleei

  • Event

When and where

09/09/2024

Description

Ekitaldiak hiru campusetan egingo dira, eta nazioarteko mila ikasleri eta 8700 ikasle berriei unibertsitatea erakusteko balioko dute 

Euskal Herriko Unibertsitateak 2024-2025 ikasturteko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldiak egingo ditu datozen egunetan. Hiru “Ongietorri Jardunaldietan”, campus bakoitzean bana, jai-giroan, unibertsitatea eta Nazioarteko Harremanak bezalako programak sakonago ezagutzeko aukera izango dute, baita eskolatik irtetean parte har dezaketen kultura-, elkarlan- edo kirol-jarduerak ere. Informazio standez gain, jardunaldietan musika, dantza edo herri kiroleko tailerrez, baita taloak eta edariak emango dituen txosnaz gozatu ahal izango dute. 

Era berean, ekitaldiak ongietorria emango die Euskal Herriko unibertsitate publikoan ikasten hasiko diren 8.700 ikasleei, hala nola beste hainbat unibertsitateetako 1054 ikasleri, (nazioarteko 716ri eta Estatuko unibertsitateetako Sicue programako 207 ikasleri), gutxienez lauhileko bat egingo dutenak UPV/EHUn. 

Informazio gehiago Harrera Egunari buruz: