euskaraespañol

Image of the day

UPV/EHUk Espainiako Unibertsitate Txapelketak itxi ditu 21 dominarekin

Metal gehien duten kirolak taekwondoa (6), atletismoa (4) eta karatea (4) izan dira.

  • News

First publication date: 12/06/2024

2024ko Espainiako Unibertsitate Txapelketetan (CEU), UPV/EHUk 19 domina lortu ditu: 4 urre, 8 zilar eta 9 brontzetan banatuta, zortzi diziplinatan. Txapelketak martxoaren erdialdean hasi eta ekainaren 8an amaitu ziren.

UPV/EHUko ikasleek kategoria hauetan lortu dute domina: zilarrezkoa errugbi taldearentzat, 6 domina taekwondon, 2 igeriketa egokituan, 2 judoan, 4 karaten, 4 atletismoan, 1 eskaladan eta 1 halterofilian.

UPV/EHUko kirolariek lortutako dominen artean, nabarmentzekoa da Juan Otazuaren parte-hartzea igeriketa egokituan, urrea eta zilarra lortu baitzituen 150 metro estiloetan eta 50 metro bizkarrean.

Atletismoan, Irune Muguruzak urrezko domina irabazi zuen 400 metro hesidunetan, zilarrezko dominak Laura Bankok eta Irenia Apaolazak irabazi zituzten 100 eta 400 metrokoan, hurrenez hurren. Azkenik, maila honetan brontzea Maialen Mierak eraman zuen jauzi hirukoitzarekin.

Taekwondo-n, Itxaso Hernandezek brontzezko bi sari jaso zituen, bai emakumezkoen poomsae-n, bai mistoan. Sergio Panchok ere brontzea eraman zuen mistoan. Soraya Martinek brontzea eskuratu zuen 73 kg-tan, Alison Forganek 62-67 kg-tan eta Javier Requejok zilarra 54 kg-tan.

Karatean, Adrian Ociok urrea lortu zuen kumiten 60 kg, Mireia Vizuetek zilarra kumiten 50 kg, Irati Zuluetak brontzea kumiten 55 kg eta Naia Bilbaok brontzea emakumezkoen senior mailan.

Aipagarria da Kristian Labakak halterofilia proban lortutako urrea 67 kg-ko kategorian. Halaber, judoan, Anne Rodriguezek zilarra lortu zuen 52 kg-ko mailan eta Unai Pérezek brontzea 81 kg-ko mailan. UPV/EHUk judoan eta eskaladan lortutako emaitza on horien ondorioz, unibertsitateen artean txapeldunorde bihurtu zen bi diziplina horietan.