euskaraespañol

UPV/EHUk Donostiako XV. Enpresen arteko Lasterketan parte hartu du

  • Kronika

First publication date: 07/06/2024

Image
Photo: UPV/EHU

El Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegik antolatutako XV. Enpresa Lasterketa Donostian ospatu zen. 857 talde inguruk parte hartu zuten, 461 talde mistoak izan ziren, 324 gizonezkoak eta 72 emakumezkoak. UPV/EHUk 6 talderekin parte hartu zuen lasterketan eta maila mistoan 50 (42:34), 82 (45:21), 107 (47:10), 133 (48:14), 234 (51:27) y 280 (52:38) postuak lortu zituen. Tecnalia taldea izan zen kategoria honetako probaren irabazlea 31:46 denborarekin. Gizonezkoen kategorian txapeldun izan zen Orkli taldeak (27:43) eta, emakumezkoen kategorian aldiz, DAD Kutxabank taldeak (37:41).

Zorionak parte hartu zuten guztioi!