Bost gradu bikoitz berri eta prestakuntza dual gehiago, horiek dira berritasun nagusiak nazioarteko titulazio bikoitzen kopuru zabalari eutsiko dion Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen 2019-2020ko eskaintzan.
Bost gradu bikoitz berri eta prestakuntza dual gehiago UPV/EHUren 2019-2020ko eskaintzan
Aurtengo eskaintzan gehitu egin dira nazioarteko titulazio bikoitzak, aukera ematen dutenak bi titulu eskuratzeko, bat UPV/EHUn eta bestea atzerriko unibertsitatean
- News
First publication date: 22/01/2019
“Gure unibertsitateak modalitate hauen alde egin duten apostuak helburu batzuk ditu. Hortaz, gradu bikoitzek, osagarri diren bi graduetako ikasgaiak nahasiz, ikasleei prestakuntza zabalagoa ematen diete; prestakuntza dualak ahalbidetzen du graduaren zati bat lan eremuan egitea, eta nazioarteko titulazio bikoitzek, nazioarteako esperientzia bikaina emateaz gain, atzerriko unibertsitate baten eta UPV/EHUren titulua eskuratzeko aukera ematen dute. Hiru modalitate hauek erakargarri gerta daitezke gradu tradizionaletako prestakuntza ezberdina nahi duten ikasleentzat”, azpimarratu du UPV/EHUko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreorde Araceli Garinek.
Zehazki, honako hauek dira gradu bikoitz berriak: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika; Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza; eta Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (hirurak Arabako Campusean), eta Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak (Bizkaiko Campusean). Horrez gain, Gipuzkoako Campusean ezarri nahi da Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Zuzenbidea. Gradu bikoitz hori, gradu bikoitzen aitzindaritzat har daitekeena, 2013-2014 ikasturtetik ematen da Bizkaiko Campusean eta lehenengo promozioak aurtengo ikasturtean bukatuko ditu ikasketak. Eskaintza beste gradu bikoitz hauek osatzen dute: Fisika + Ingeniaritza Elektronikoa (Bizkaiko Campusean), 2018-2019 ikasturtean sarrera notarik altuena (13,1) izan duen titulazioa, eta Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza (Gipuzkoako Campusean), hasierako urte honetan 11,3ko sarrera nota izan duena. [Ikusi gradu bikoitzen koadroa dokumentuaren bukaeran]
Halaber, UPV/EHU aitzindaria da unibertsitatea-enpresa prestakuntza dualean eta datorren ikasturtean modalitate horretako aukerak handituko dira. Hezkuntza eredu horrek konbinatu egiten ditu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak enpresan eta unibertsitatean, era koordinatuan, ikas-ekinezko erregimenean, iraupen desberdineko egonaldiak eginez unibertsitatean eta enpresan. Aurtengo ikasturtean prestakuntza duala lau titulaziotan eskaini da: Automobilgintzaren Ingeniaritza (Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan); Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritza (IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan); Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Gipuzkoako Campusean) eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetan (Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean). 2019-2020 ikasturterako prestakuntza duala ezartzea espero da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Sarrikon); Ingeniaritza Zibilean eta Ingeniaritza Elektrikoan (biak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan).
Bestalde, UPV/EHUko Medikuntzako Gradurako sarbidea hizkuntzen araberakoa izango da, beraz, ikasleek bi aukera izango dituzte izena ematerakoan: Medikuntzako Gradua (gaztelaniaz) eta Medikuntzako Gradua (euskaraz).
Egun, ia UPV/EHUko 90 graduak euskaraz zein gaztelaniaz ikas daitezke. Horrez gain, gero eta aukera gehiago dago irakasgaiak hizkuntza ez-ofizialetan egiteko: aurtengo ikasturtean eskaintza 750 irakasgaitik gorakoa da, horietatik 576 ingelesez ematen dira eta 5.000 bat ikasle ari dira halakoak ikasten.
Nazioarteko titulazio bikoitzen eskaintza ere handitu da (dagoeneko hogeita hamar baino gehiago dira). Prestakuntza programa horrek ikasleei aukera ematen die graduko bi titulu eskuratzeko, bat UPV/EHUn eta bestea atzerriko unibertsitatean. [Ikusi nazioarteko titulazio bikoitzen koadroa dokumentuaren bukaeran]
Gainera, UPV/EHUk, ikastaro osagarrien eskaintza zabalari esker, aukera ematen die ikasleei ikasturtean zehar beren graduko ikasketak osatzeko, ikastaro horiekin beren intereseko gaietan espezializatzeko edo ezagutzak handitzeko bidea ematen baitie. Ikastaro osagarri horien artean daude, besteak beste, honako hauek: English communications for the professional and academic sphere, atzerrian ikasi edo lan egin nahi duten ikasleei zuzendua; Nola izan ELEko irakaslea, arlo horretan jardun nahi duten graduko azkenengo mailako ikasleei zuzendua; Zelan lortu enpresek bilatzen duten pertsona izatea. Giza kalitatea eta lidergoa, karreran zehar jasotako prestakuntza teknikoa giza kalitatearekin lotutako alderdi eta gaitasunekin osatzen duena, garapen profesional egokia izateko; Zeinu hizkuntza hastapena, irakaskuntzarekin lotutako graduak egiten ari direnek asko eskatzen dutena, eta Instalazio termikoak eta jariakinenak, Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko laugarren mailan matrikulatutako ikasleei zuzendua.
Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko goi mailako hezkuntzako erakunde nagusia da, eta Espainiako garrantzitsuenetakoa irakaskuntzako, ikerketako, berrikuntzako eta garapen teknologikoko emaitzen bolumenari dagokionez. Egun munduko 400 unibertsitaterik onenen artean dago, Shanghaiko sailkapenaren arabera. Ikasleek beren irakasleei 4ko batez besteko nota jartzen diete, 5eko eskalan.
UPV/EHU hiru campusetako Unibertsitate Orientazio Azoketan aurkeztuko du 2019-2020ko gradu eskaintza, hala nola unibertsitaterako sarbideari buruzko informazioa eta ikasleei ematen zaizkien zerbitzu eta laguntzak. Unibertsitate Orientazio Azokak izango dira datozen hiru larunbatetan: Donostia (urtarrilak 26), Vitoria-Gasteiz (otsailak 2) eta Bilbo (otsailak 9).
GRADU BIKOITZEN ZERRENDA
CAMPUSA |
GRADU BIKOITZA |
IKASTEGIAK (eskolak hauetan izango dira) |
|
ARABA |
Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika |
FARMAZIA FAKULTATEA |
BERRIA |
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza |
EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA |
BERRIA |
|
Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza |
GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA |
BERRIA |
|
BIZKAIA |
Negozioen Kudeaketa + Lan Harreman eta Giza Baliabideak |
LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA |
BERRIA |
Fisika + Ingeniaritza Elektronikoa |
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA |
|
|
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea |
EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA |
|
|
GIPUZKOA |
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea |
ZUZENBIDE FAKULTATEA |
BERRIA |
Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronika eta Automatikaren Ingeniaritza |
GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA |
|
NAZIOARTEKO GRADU BIKOITZEN ZERRENDA
CAMPUSA |
IKASTEGIAK |
GRADUAK |
NAZIOARTEKO UNIBERTSITATEA |
ARABA |
GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA |
Ingeniaritza Mekanikoa |
|
EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA |
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza |
|
|
BIZKAIA |
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA |
Ingeniaritza Elektronikoa |
|
Matematika |
|
||
Kimika |
|
||
EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA |
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (Sarriko) |
|
|
Marketina |
|
||
BILBOKO GANBERAKO UNIBERTSITATE ESKOLA |
Enpresa Kudeaketa eta Marketina |
|
|
GIPUZKOA |
GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA |
Ingeniaritza Elektrikoa |
|
Ingeniaritza Zibila |
|
||
ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA |
Arkitektura Oinarriak |
|
|
ZUZENBIDE FAKULTATEA |
Zuzenbidea |
|
|
EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA |
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza |
|
|
INFORMATIKA FAKULTATEA |
Informatika Ingeniaritza |
|
|
KIMIKA FAKULTATEA |
Kimika |
|