UPV/EHUko ikaslek Gaztezulo bideo lehiaketaren sariak bereganatu dituzte
- Kronika
First publication date: 19/06/2018
“Ikusmiran” UPV/EHUko Ikus-Entzunezko Komunikazioko Graduko ikaslek egindako bideoa IX. Gaztezulo bideo lehiaketaren irabazlea izan da. Garbiñe Alava, Olatz Arrieta, Haizea del Palacio, Maialen Izurza, Eider Markaide, Ane Melero, Leire Muñoz, Beñat Uribetxebarria, Garazi Urkola eta Jon Arnaiz de las Revillas dira bideoaren egileak. Laburmetraia honek "bahituta" dagoen neska baten historia kontatzen du. Nola gizonezko batek emakume horren bizitza kontrolatzen duen ikus dezakegu. Honen bitartez emakumeok jasotako diskriminazioari buruz hitz egin nahi dugu, beti IKUSMIRAN gaudelako.
Bigarren saria ere UPV/EHUko Ikus-Entzunezko Komunikazioko Graduko ikaslek irabazi dute. . Markel Elizalde, June Elgezabal, Zaloa Badiola, Amaia Asiron eta Sean Doherty “Ohean” bideoaren egileak dira, hain zuzen ere.
Publikoaren sariaren irzabazleak Izaro Egaña, Lierni Zinkuengi, Aloña Beraza eta Irene Abad izan dira. “Bi arimek bat egin zuten une hura” bideoa egin dute UPV/EHUko Ikus-Entzunezko Komunikazioko Graduko ikasle hauek.