UPV/EHUko ikasleen Gradu Amaierako Lanen I. biltzarra
- Event
When and where
From: 24/10/2018 To: 25/10/2018, 10:30 - 13:45
Description
Asteazkenean, urriak 24. Arabako Campusa (Comandante Izarduy Kalea, 2,)
Ostegunean, urriak 25. Bizkaiko Campusa (Sarriena Auzoa, z/g)
Gradu Amaierako Lanek (GrAL) mundua aldatzeko balio duten ikasleen I. biltzarra antolatu du UPV/EHUk. Biltzarra, Arabako Campusean (urriak 24) eta Bizkaiko Campusean (urriak 25) ospatuko da. Hasiera ekitaldia, urriaren 24an, Gasteizen egingo da, eta GrALak urriaren 25ean aurkeztuko dira, Leioan.
Sarien banaketa Zientzia eta Teknologia Fakultateko Auditorioan egingo da urriaren 25ean, 13: 00etan. Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak zortzi Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenak sarituko ditu. Batzar hau Kudeaketa Aurreratuari eskainitako Europako 24. Astearen barnean kokatuko da.
Kongresuan, besteak beste, parte hartuko dute:
- Bittor Rodriguez Rivera. GAZTENPATIA Programaren irakasle eta tutorea. Praktika programak eta gradu amaierako lana Garapenerako Lankidetzan.
- Jasone Unzueta Goikoetxea. Garapen Iraunkorrari buruzko UPV/EHUko Unesco Katedra.
- Eva María Vicente Morales. Ideien Hezkuntzako arduraduna. Bidezko Merkataritzako Zigilua.
- Inmaculada Tazo Herrán. Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakaslea.