euskaraespañol

Image of the day

UPV/EHUk kirolaren eta osasunaren astea antolatuko du

  • Event

When and where

From: 23/09/2019 To: 27/09/2019, 00:00 - 00:00

Description

UPV/EHUk aurten lehenengo aldiz kirolaren eta osasunaren astea antolatuko du datorren irailak 23tik 27ra. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Campusetan kirol jarduera desberdinak egingo dira unibertsitatean ere bizitza osasuntsua bultzatzeko asmoz.

Ekimen honen egun nagusia ostegunean, irailaren26an izango da. Data horretan hiru Campusetan jarduera bereziak egingo dira:

  • Bizkaiko Campusean, Leioa Erandioko eremuan Pilatesa, rokodromoa, maratoia edo defentsa pertsonala bezalako ekimenak egingo dira besteak beste. Jarduerei buruzko informazio gehiago hemen
  • Gipuzkoako Campusean aldiz, arraun makinak, futbolin puzgarria edo yoga klasea antolatuko dituzte. Jarduerei buruzko informazio gehiago hemen
  • Arabako Campusean lasterketa, errugbia eta herri kirolak egingo dira. Jarduerei buruzko informazio gehiago hemen

Jarduera horietako batzuetan parte hartzeko aurretiazko izen ematea beharrezkoa da, gainera kredituak eta sariak eskuratzeko aukera ere egongo da.