Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Kutxabankek ohiko zerbitzuak emateko kontratua izenpetu dute, eta bertan finantza- eta banku-zerbitzua ematea aurreikusten da datozen bost urteetan.
UPV/EHUk eta Kutxabankek finantza zerbitzuen kontratua berritu dute
UPV/EHUri eta unibertsitateko elkargo osoari lehentasunezko eta hobariazko finantza-zerbitzu sorta eskainiko die Bankuak datozen bost urteetan
First publication date: 21/01/2019
Kontratua prozedura ireki bidezko esleitze-prozesuaren ondoren izenpetu da, eta bi erakundeok 2013an izenpeturiko lankidetza-esparrua berritzen du.
Finantza-eremuan, UPV/EHUren esku jartzera konprometitzen da Kutxabank lehentasunezko baldintzak bere ohiko jarduera egiteko behar dituen finantza- eta banku-zerbitzuetan. Hor sartuta dago irakasle, ikasle eta unibertsitateko langileei maileguak ematea. Ikasleek matrikula ordaintzeko, beren ikasketak finantzatzeko, master edo gradu-ondoko ikastaroak egiteko, edo Erasmus truke-programarako maileguak eskatu ahal izango dituzte. Irakasleen eta langileen kasuan, lankidetzak baldintza bereziak ezartzen ditu etxebizitza erostera bideratutako edo kontsumorako gaien erosketa finantzatzeko maileguetarako.