euskaraespañol

UPV/EHUk 2017an tesia irakurri zuten 627 doktore berri omendu ditu

Unibertsitateak urteko 600 tesiren muga gainditu du

  • News

First publication date: 28/05/2018

Iaz 303 emakumek (% 48) eta 324 gizonek (% 52) irakurri zuten tesia UPV/EHUn. (Argazkia: Mitxi. UPV/EHU)

Izendatzeko ekitaldian, maiatzak 25, 627 doktore berri omendu ditu, baita 2014-15 ikasturtean doktoregoko 43 sari bereziak eskuratu dituztenak ere, I+G+B sortzeko eta zabaltzeko profesional nagusiak izango direnak. Zeremonia UPV/EHUko Areto Nagusian (Leioan) izan da.

Ohi denez, UPV/EHUk maiatzaren azken ostiralean ospatu du doktore berriak izendatzeko ekitaldia. Guztira iaz 303 emakumek (% 48) eta 324 gizonek (% 52) irakurri zuten tesia UPV/EHUn. Beraz, 627 tesi burutu ziren 2017an. Horrek esan nahi du lehendabizi urteko 600 tesiren muga gainditu duela. Doktore horien % 19 atzerritarra da. Era berean, 2014-15 ikasturtean doktoregoko 43 sari bereziak eskuratu dituztenak ere omendu ditu Euskal Herriko Unibertsitateak.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea izan da ekitaldi buru.  Izendatzeko ekitaldiaren ohorezko gonbidatua Begoña Vicario izan da, UPV/EHUko Arte Ederren fakultateko doktorea. Berak1997an Goya saria animazioko film labur onenari irabazi zuen “Pregunta por mi” filmarekin. Filmak, paperik gabeko emakume etorki baten  historia, bere bizitza galtzeko zorian dago organo-trafikatzaileen eskuetan, azaltzen du. Azken lana, Areka (The Ditch,) bihar larunbatean, maiatzak 26, Seattleko Nazioarteko Zinemaldian aurkeztuko du Vicariok.

Hitzaldian errektoreak nabarmendu du unibertsitateak prestakuntzarako eta ikerketarako duen bokazioa. “Gaurko ekitaldiaren bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak doktore promozio berri honen ahalegina aitortu nahi du sinbolikoki. Une honetan —Nekane Balluerkak adierazi du—, UPV/EHUn, 10 doktorego tesi amaitzen dira astean. Horietatik % 30ek nazioarteko maila dute. Beraz, zuen lanak harrotasunez betetzen gaitu, argi eta garbi unibertsitate ikertzaile bat garela erakusten duelako. Jakintza transmititzea ez ezik, jakintza sortzea ere dugu xede. Izan ere, inoiz esan dudan bezala, horretan oinarritzen da egiazko unibertsitate bat. Beraz, esan genezake gure unibertsitateak bete egiten duela bere lemak diona: “eman ta zabal zazu”: hau da, ematea eta zabaltzea, ikertzea eta irakastea”.

2017ko tesiak

Iazko tesiak jakintza arlo honetakoak dira: Zientziak (156), Ingeniaritza eta Arkitektura (139), Osasun Zientziak (98), Gizarte eta Lege Zientziak (124) eta Arte eta Giza Zientziak (110). Azpimarratu beharra dago tesi horietatik 199 nazioartekoak izan zirela, eta 82 euskaraz irakurrita izan zirela, 2016ko datuak hobetuz, 155 nazioartekoak izan ziren eta 53 euskaraz.

Halaber, 2014/15eko doktoregoko 43 sari bereziak (14 gizon eta 29 emakume) ere eman dira ekitaldi honetan. Sari hauek ematen zaizkie cum laude tesiei nazioarte mailan izan duten garrantziagatik, zientziari egin dioten ekarpenagatik eta era adierazgarrian jakintza berriaren sorreran lagundu izanagatik nabarmendu diren tesiei.

Prestakuntza eta enplegua

Ezagutzan oinarritako gizarte batean ikertzaileen prestakuntza funtsezkoa da aurrerabidea eta gizarte-ongizatea sustatzeko. Hori dela eta, azken urteotan, doktorego ikasketen protagonismoa gero eta handiagoa da. Doktoreak  goi mailako profesionalak izango dira  I+G+B sortzeko eta zabaltzeko,  zeren eta ikasketa hauek prestakuntza maila gorena eman eta erronka handiak aurrera eramateko gai izango diren profesionalak trebatzeko aproposak baitira.  Izan ere, formazio maila honetara ailegatzen direnek lan funtsezkoa egin ahalko dute ikerketarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten erakundeetan, bai publiko bai pribatu arloan.

Bestalde, goi mailako prestakuntza dutenek aukera gehiago izaten dute lanpostu bat aurkitzeko. Hala, doktorego ikasketak dituztenen artean langabeziaren tasa % 2 koa zen Euskadin 2012 urtean, krisia hasi baino lehen, 2008an, % 0koa zen  El Empleo de los doctores en España y su Relación con la I+D+I Y los Estudios de Doctorado (Conferencia de Consejos Sociales de las Universidades Españolas, 2014) azken txostenaren arabera.