euskaraespañol

Image of the day

UPV/EHUk aurkeztuko ditu Mars 2020 misioko bere ikerketen emaitzak eta etorkizuneko erronkak

When and where

01/03/2023, 10:00

Location

Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

2020ko otsailaren 18an iritsi zen Martera NASA Espazio Agentziaren Mars 2020 Misioa. Orain, marteratu zenetik bi urte bete direnean, Euskal Herriko Unibertsitateak 'UPV/EHU Mars 2020 misioan' ekitaldia egingo du. Ekitaldi horretan, euskal unibertsitate publikoak, Zientzia Planetarioen Taldea eta IBeA (Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa) taldeen bitartez, misio horretan lortu dituen emaitzak eta espazioan garatzen dituen ikerketen etorkizuneko erronkak aurkeztuko ditu.

 

Ekitaldiaren egitaraua honako hau da:

 

  • Juan Manuel Madariaga UPV/EHUko Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoko IBeA taldearen zuzendari jaunaren hitzak.
  • Agustín Sánchez-Lavega UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldearen zuzendari jaunaren hitzak.​​​​​​
  • Eva Ferreira errektore andrearen mintzaldia.
  • Iñigo Urkullu lehendakari jaunaren mintzaldia.