Euskal Herriko Unibertsitateak graduondokoen eskaintza aurkeztu du onlineko EHU Master Week-en
EHU Master Week azoka birtuala egingo du, 2024-2025 ikasturterako masterren eskaintza aurkezteko
- News
First publication date: 01/03/2024
Euskal Herriko Unibertsitateak 2024-2025 ikasturterako masterren eskaintzaren berri emango du EHU Master Week 2024 azokan, martxoaren 4tik 7ra egingo den ekimen birtualean. Lau egun horietan, UPV/EHUko 140 masterretako arduradunek 200 hitzaldi inguru emango dituzte parte-hartzaileen zalantzak argitzeko.
EHU Master Week astelehenetik ostegunera egongo da irekita, 10:00etatik 19:00etara, ordutegi jarraituan. Azoka birtualean parte hartzeko, erregistratu egin behar da, eta, erregistroa osatu ondoren, nahi adina aurkezpenetarako izena eman daiteke.
Ikastaro horren eskaintza 140 masterrek osatzen dute, horietako 4 Latinoamerikako Sarekoak eta 11 gaitasun masterrak. Nobedadeen artean, Euskal Herriko Unibertsitateak hamabi titulazio berri eskainiko ditu; besteak beste, Adimen Artifizial Industriala eta Ordenagailuz Lagunduriko Ingeniaritza Masterra; unibertsitate arteko masterra eta formatu birtualean. Bioetika eta Biozuzenbidea masterra; Aho Kirurgia, Aho Medikuntza eta Inplantologia Masterra, eta Osteointegrazioa eta Aho Errehabilitazioa Masterra.
Aurtengo eskaintzak ere bere titulu tradizional eta arrakastatsuetako batzuen programa eguneratu du, hala nola Marketina eta Salmentak Masterra edo Teknologia Aeronautikoetako masterra.
Halaber, stand birtualak ere bisitatu daitezke UPV/EHUren ikastegiei, unibertsitateak eskaintzen dituen beka eta laguntzei, mugikortasunari eta bestelako zerbitzuei buruzko informazioa eskatzeko.
Master bat egiteko aurreinskripzioak
2024-2025 ikasturterako UPV/EHUko unibertsitate masterren aurreinskripzioa egiteko epea martxoaren 4tik-27ra izango da.
Masterren eskaintza kontsultatzeko, hitzaldietan izena emateko eta ordutegiak kontsultatzeko: go.ehu.eus/masterweek/