euskaraespañol

Image of the day

Unibertsitateko irakaskuntzan eta ikaskuntzan erronka berriak, EuroSoTLeko kongresuan

  • Event

When and where

13/06/2019, 09:00 - 00:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Ostegunean eta ostiralean, ekainak 13 eta 14, 140ko unibertsitateko irakaskuntzako ikerlariak batzartuko dira UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, SoTLeko (Nazioarteko Scholarship of Teaching and Learning - Ikaskuntza-irakaskuntzaren ikuspegi akademikoa) III. Kongresua egiteko. Bertan irakaskuntza eta ikaskuntza azterketa berriei buruzko ikuspegi akademikoak partekatuko dituzte.

Inaugurazioan, ostegunean, goizeko 9:00etan, hauek izango dira:

Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea

Adolfo Morais, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Rie Troelsen ISSOTL–Vice president of the European region of ISSOTLeko Europako Eskualdeko presidenteordea

Gregorio Rodríguez Gómez, RED-Uko presidentea

Idoia Fernández Fernández, UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea

“Ikaskuntza-irakaskuntza akademikoaren eremu berriak arakatzen” lelopean, 360 lagun baino gehiago, haietako 240 beste herrialdetakoak, hartuko dute parte hirugarren kongresu honetan honako gai nagusi hauek aztertzeko:

  1. Azterketaren eta ikerketaren garapena graduko eta graduondoko ikasleetan
  2. Ikasleen inplikazioa bultzatzen duten esperientziak (Student Engagement)
  3. Gero eta ugariagoak diren esperientzia berriak, ikaskuntza sakona eta esanguratsua sustatzen dutenak
  4. Ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren ikuspegi profesionala irakasleen garapen profesionala garatzeko helburu gisa
  5. SoTL eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (Agenda 2030)

Bi egunetan zehar 3 hitzaldi eta panel bat egingo dira. Halaber, aldibereko 5 saiotan 95 ahozko komunikazio labur eta poster saioan 120 lan aurkeztuko dira.

Scholarship of Teaching and Learning (SoTL), Estatu Batuetako eta Europako unibertsitateek  bultzatutako mugimendua da, hala Irakaskuntzaren azterketa nola horrek ikasleengan duen eraginaren azterketa sustatzen duena, eta esparru akademikoan partekatzen du. Lan honek laguntzen du hezkuntzan interesa duten guztientzat ulergarriak izan daitezen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuekin erlazionatuta dauden teoriak eta metodoak.

Oraingo honetan SOTL mugimenduak Europa hegoaldera eta anglofonoak ez diren herrialdeetara helaraztea eta Latinoamerikara hedatzea du helburua.
III. Kongresu hau antolatu dute Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetzak, Estatuko RED-U Unibertsitateko Hezkuntzarako Sareak eta ISSOTLek, Nazioarteko Scholarship of Teaching and Learning (ikaskuntza-irakaskuntzaren ikuspegi akademikoa) erakundearen Europako adarrak.

 

Informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/eurosotl-2019/aurkezpena