euskaraespañol

Antzerkia: Tuppersex

When and where

19/05/2022, 18:30

Location

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Ostegunean, maiatzaren 19an, arratsaldeko 18:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola Zentroko auditorioan (Elhuyar plaza, 1. Donostia), Urrup antzerki taldeak ‘Tuppersex’ izeneko bere azken obra aurkeztuko du, Rosa Rojoren zuzendaritzapean.

Sarrera librea eta doakoa da.

Ordizian kokatuta dagoen Urrup antzerki taldeak 28 urte baino gehiago daramatza Goierriko hainbat herritan euskarazko eta gaztelaniazko obrak taularatzen. Bere azken obra Tuppersex- Ana Martinez Azconak idatzi zuen Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta. Urrup taldeko kidea da eta komedia dibertigarri honetan aktore gisa ere parte hartzen du.

Sinopsia: “Txikitatik lagunak diren lau emakume elkartzen dira haietako baten etxean Tuppersex saio baterako. Hauetako batzuk sexu jostailuak erosteko bilera berezi honetara gogo handiz datoz, besteak berriz ez hain gogotsu. Baina elkarri buruz zein gutxi dakiten deskubritzeko aukera paregabea bihurtuko da berain ezusterako. Emakumeontzako garrantzitsuak diren gai asko aterako dira: adiskidetasuna, sexu-harremanak, amatasuna, feminismoa, sexu-aniztasuna, kontziliazioa, lan postuetan promozionatzeko zailtasunak, zaintza lanen banaketa etab… eta dena ikuspegi umoretsu eta alai batetik, non abestiek ere bere garrantzia izango duten.”