euskaraespañol

Image of the day

Bizkaiko Foru Aldundiak Zitek mintegiko hiru enpresa saritu ditu

Enpresa Berritzailea sortzeko proiektu onenaren #OnBizkaia saria AOTECH Avanced Optical technologies S.L.ri eman zaio

  • News

First publication date: 13/06/2022

Sarituen familia argazkia | Photo: UPV/EHU

Bizkaiko enpresen ekintzailetza, hazkundea eta berrikuntza bultzatzeko ekitaldi handienean, AOTECH Avanced Optical technologies S.L., Ekobideak eta Roseo Eólica Urbana enpresek hainbat aintzatespen jaso dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. 

#OnBizkaia saria AOTECH Avanced Optical technologies S.L.ri eman zaio, Enpresa Berritzailea sortzeko proiektu onenaren saria jaso baitu. 

‘Esker On’ saria Ekobideak eta Roseo Eólica Urbana ingurumen eta energia berriztagarrien sektoreko enpresentzat izan da. Ekobideak-ek ondare geologikoa modu iraunkorrean gauzatzearen alde egindako lanagatik jaso du saria. Bestalde, Roseo Eólica Urbana saritu dute, gizartean eta ingurumenean hartutako konpromisoagatik. Enpresa hau UPV/EHUko MBAe3 - Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterraren esparruan sortu zen. 

Saritutako enpresak UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetzari laguntzeko Zitek programaren barruan daude. Programa hori unibertsitate-komunitatea osatzen duten eta negozio edo enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.