euskaraespañol

Image of the day

TREC espedizioaren laborategi mugikor aurreratuaren aurkezpena

  • Event

When and where

15/09/2023, 11:00

Location

Plentziako Itsas Estazioa (PIE)
Areatza Pasealekua. -48620- Plentzia (Bizkaia)

Europako Laborategi Mugikorra atoi hedagarri bat duen kamioi artikulatu bat da. | Photo: UPV/EHU.

Description

Bihar, ostirala, TREC  (Europako kostaldea zeharkatzen, ingelesezko sigletan) espedizioaren laborategi mugikor aurreratua aurkeztuko da. Europako punta-puntako espedizio zientifiko honek, UPV/EHUren laguntzarekin, hemengo itsas biodibertsitatea aztertuko du, Europako kontinenteko kostaldean zehar duen aldakortasunaren testuinguruan.

Bere helburua da, besteak beste, euskal kostaldeko giza inpaktuari buruzko informazioa biltzea, klima-aldaketaren arrastoak aztertzea, eta lehorretik itsasorako trantsizioan itsas organismoek haien artean eta ingurumenarekin nola elkarreragiten duten, eskala molekularretik ekosistemikora analizatzea.

TREC puntako zientzia espedizioak joan den apirilean hasi zuen bere ibilbidea Europako kostaldean, bertako biodibertsitatea eta osagai mikro eta makroskopikoen funtzionamendua xehetasunez ezagutzeko.  Bi urtez 22 herrialdetan zehar egingo dituen 46 geldialdietatik, zortzi bakarrik aukeratu dira laginketa intentsiboko eta dibulgazio zientifikoko gune gisa, eta horietako bat Plentzia-Bilbao eremua da.

Europako Laborategi Mugikorra atoi hedagarri bat duen kamioi artikulatu bat da, eta azken belaunaldiko mikroskopia aurreratuko ekipamendua eramango du Plentzia-Gorlizera. ENBLko eta Europako beste ikerketa-erakunde batzuetako dozenaka zientzialarik bertan lan egingo dute urriaren 11ra arte, eta Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU) langile zientifikoekin elkarlanean arituko dira.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

  • Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
  • Nikolaus Leisch, EMBL laborategi mugikor aurreratuko arduraduna
  • Ibon Cancio, PiE-UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea eta EMBRC-ESeko (European Marine Biological Resource Centre) zuzendari zientifikoa