TREC espedizio zientifikoa, campusetan
When and where
From: 09/10/2023 To: 10/10/2023
Description
Joan den irailaren 13tik gure kostaldean lanean ari da TREC (TRaversing European Coastlines), bi urtez Europako kostaldea zeharkatuko duen puntako espedizio zientifikoa, bertako biodibertsitateari eta ekosistemei buruzko informazioa bilduz. Europako Biologia Molekularreko Laborategiak (EMBL) zuzentzen du espedizioa, Tara Océan Fundazioarekin eta Itsas Biologiako Baliabideen Europako Zentroarekin (EMBRC) batera, eta hemen Plentziako Itsas Estazioaren (PiE-UPV/EHU) laguntza dute.
Biologia Molekularreko Laborategi Europarraren laborategi mugikor aurreratuari, duela hiru aste Plentziako Itsas Estazioaren aurrean instalatu eta kostaldeko itsas biodibertsitea ikertzen ibili denari, lurreko laginketa ekipo mugikorra eta Frantziako Tara ikerketa-goleta gehitu berri zaio. Lehenengoak lurretik itsasorako trantsizioan laginak hartu eta aztertzen dituen bitartean, Tara belaontziak itsasoan egiten du.
Ikerketa-lan guztiez gain, TRECek herritar guztientzako jarduerak ere antolatu ditu, non publikoak biologia molekularrak gizakien eta planeten osasunaren erronkei aurre egiteko duen ahalmena eta gure ozeanoen garrantzia deskubritu ahal izango dituen. Hortaz, astelehenean, hilak 9, eta Leioa-Erandioren eremuan, eta asteartean, hilak 10, Gipuzkoako Campusean, unibertsitateko kideek TREC in the city jardueraz gozatu ahal izango du.
Publikoari irekitako TRECen jarduerei buruzko informazio guztia: https://www.ehu.eus/PIE/trec-expedition/
Tara bisitatzeko izena emateko: https://my.weezevent.com/tara-in-bilbao
Espedizio zientifiko baten agertokiaren atzean konferentzian izena emateko: https://my.weezevent.com/conferencia-entre-bastidores-de-una-expedicion-cientifica