UPV/EHUko Ekonomia Zirkularrari buruzko Repsol Fundazioa Trantsizio Energetikoaren gelaren aurkezpena
- Event
When and where
28/04/2022, 10:30
Location
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Ostegunean, apirilaren 28an, 10:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan (Abandoibarra etorbidea 3. 48009 Bilbo), Repsol Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ekonomia zirkularra ardatz duen trantsizio energetikorako gelaren aurkezpena antolatu dute. Horretan, hondakinen erabilerari eta balio handiko bigarren mailako materialetan eraldatzeari buruz eztabaidatuko da.
Programa
10:30: Hasierako ekitaldi instituzionala.
Antonio Brufau, Repsoleko presidentea.
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.
Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.
11:05: Trantsizio Energetikoaren Gelaren aurkezpena Repsol Fundazioa Euskal Herriko Unibertsitatean
Guillermo Quindós, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea.
António Calçada, Repsol Fundazioaren zuzendari nagusia.
11:20: Keynote speaker
Alexander Boto, IHOBE Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoaren zuzendari nagusia.
11:40: Mahai-ingurua: 'Materialak berrerabiltzea industriaren balio katean’
Luis Artola Moneo, PLASTIGAURen zuzendari nagusia.
Miriam Gallur, Materialen eta Ontzien Arlo Teknologikoaren gerentea ITENEn (Bilgarrien, Garraioaren eta Logistikaren Institutu Teknologikoa).
Olatz Unamunzaga, Baliabide Naturalen Departamentuko arduraduna NEIKERen (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea).
Jaime Zufía, Elikadura Kate Eraginkor eta Iraunkorreko Koordinatzailea AZTIn (Zientzia eta Teknologia Itsas ingurunean eta Elikaduran).
Elías Unzueta Echeita, Berrikuntzako gerentea PETRONORen.
Moderatzailea: Erlantz Lizundia, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Repsol Fundazioak sortu duten Ekonomia Zirkularrari buruzko Trantsizio Energetikoaren Gela Rikardo Mínguez irakasleak koordinatzen du, UPV/EHUko Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritza Proiektuak Saileko zuzendariak. Bilboko Ingeniaritza Eskolan dago kokatuta, eta helburua da ekoizpen-zikloetan eredu birsortzaileak zabaltzea eta ekonomia zirkularraren eta industriaren deskarbonizazio eta desmaterializazioaren arteko lotura ezartzea. Gelan, zorroztasun akademikoz, hainbat publikori (unibertsitate-komunitateari, enpresei, erakundeei, administrazio publikoei eta, oro har, herritarrei) Ekonomia Zirkularrari lotutako hainbat lan-ildo zabalduko dizkie, eta arreta berezia jarriko du prozesuaren ekodiseinua, eraginkortasuna eta berrikuntza, energia berriztagarria, lehengai alternatiboen erabilera eta kontsumo-eredu berriak sustatzeko.