Teatro Ikerketari buruzko Jardunaldia
- Kronika
First publication date: 24/10/2023
Micaela Portilla Ikerguneko ekitaldi aretoan bildu ziren Letren Fakultateko gradu ezberdinetako 140 ikasle, Teatro Ikerketari buruzko III. Unibertsitate Jardunaldian parte hartu zutenak. Antzerki Ikerketarako Unibertsitate Ikasgelak (AIUI) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Filologia eta Historia Sailak antolatu zuten jarduera, Carmen Gil Fombellida (AIUIeko arduraduna) eta Ane Zapatero Molinuevo sail horretako irakasleek koordinatuta.
Jardunaldiaren aurkezpenak Victor Amado Arabako Campuseko Kultura eta Kirol arduradunak egin zuen. Ondoren, irekiera hitzaldia izan zen Esther Lázaro (Universitat Autònoma de Barcelona) ikertzailearen eskutik, gero beste lau hitzaldi entzun ahal izan zirelarik. Horietako bi UPV/EHUko María del Carmen Encinas eta María del Carmen Solanas irakasleek eskaini zituzten, eta beste biak, deialdi honen helburuetako bat betez, Filologia eta Historia saileko Irati Calvo Martínez eta Fran Contreras doktoregaiek.
Amaierako jarduera praktikoa, Arthur Miller teatrogilearen testu baten irakurketari buruzkoa, AUITeko ikasleek egin zuten, Teresa Calo Fontán aktore eta teatrogileak zuzenduta.