euskaraespañol

Image of the day

Susana Bartolomék Euskadiko XXI. Unibertsitate Kirol Txapelketaren logoa sortu du

Arte Ederren Fakultateko ikasleak kirol entrenatzaileen taktika arbeletan oinarritutako diseinua sortu du

  • News

First publication date: 26/05/2021

Susana Bartolomé eta Sergio Seoane, Bizkaiko Campuseko Ikaslego, Mugikortasun eta Kirolerako Zuzendaria. Argazkia: Fernando Casabella. UPV/EHU.

Susana Bartolomé Arte Ederretako Fakultateko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterreko ikasleak sortutako logoak irabazi du Euskadiko XXI. Unibertsitate Kirol Txapelketaren logotipoaren diseinu lehiaketaren saria.

Bartolomek azpimarratu du "erraz erreproduzitzeko" moduko diseinua egin nahi izan duela. Bere logoa, sinpletasunagatik nabarmentzen da. "Ez nuen ezer korapilatsurik nahi, ideia asko nahastea akatsa zela iruditzen zitzaidan. Diseinua saskibaloi entrenatzaileen taktika arbeletan oinarritzen da. Halaber, kirol-zapatila batzuen lokarriak iradokitzen ditu ", azaldu du.

Lehiaketan 41 pertsonak parte hartu dute eta 90 diseinu aurkeztu dituzte. Mondragon Unibertsitateko kideek osatutako epaimahaiaren ustez, logoa "indar handienekoa" da.

"Nahiz eta letrak txikiak izan, interesgarria izan daiteke aplikatzeko orduan. Gertutasuna eta berotasuna transmititzen ditu, eta, esanahiari dagokionez, lehiaketan puntuak idazteko erabiltzen diren notak edo bertan aplikatutako estrategien zeinuak gogorarazten ditu ", azaldu du epaimahaiak.