euskaraespañol

image of the day

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak badu bere 40. urteurrenerako slogana

Publizitateko hiru ikaslek irabazi dute lehiaketa, honako proposamen honekin: ”Berriz berri jarrai bedi”

  • News

First publication date: 17/12/2021

Mikel Uranga Mugica, Paul Sainz Murgoitio eta Irantzu Iriondo Madrazo Fakultateko eskulturaren alboan jaso zuten saria. ARGAZKIA: Egoi Markaida. UPV/EHU

“Berriz berri jarrai bedi”, izango da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak erabiliko duen leitmotiv-a bere 40. urteurrena ospatzeko. Izan ere, hori da ikastegiak egindako lehiaketa irabazi duen eslogana lelo bat aukeratzeko.    

Epaimahaiak 200 euroko saria eman zion ostegunean, abenduaren 16an, Irantzu Iriondo Madrazo ikasleak eta Mikel Uranga Mugica eta Paul Sainz Murgoitio ikasleek osatzen duten talde irabazleari.

Slogana Fakultateko sarreran jarri den eskulturan inprimatu da, urteurren hori ospatzeko.

Lehiaketako epaimahaiaren arabera, zaila izan da deialdian parte hartu duten 34 proposamenen artean aukeratzea.

Epaimahaia Ana Herrerok, Jon Lavinek eta Amagoia Sologestoak osatu zuten.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 40. urteurrenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

https://www.ehu.eus/es/web/gizarte-komunikazio-zientzien-fakultatea/40-aniversario