'Urteko ekonomista' izendatu du Ekonomisten Euskal Elkargoak Sara de la Rica UPV/EHUko Ekonomia katedraduna. Euskadiko Lan Txostena egiten duen taldea zuzentzen du De la Ricak UPV/EHU.
Sara de la Rica, ‘Urteko Ekonomista’
- Kronika
First publication date: 30/05/2018
Immigrazioa, lan merkatua, emakumea edota pobreziaren moduko gaietan irtenbideak bilatzen egindako lanagatik aintzatetsi du De la Rica Ekonomisten Euskal Elkargoak, "balio horiekin ere bat egiten dutelako".
Gauzak horrela, Juan Etxegoienek egindako eskultura pertsonalizatua jasoko du De la Ricak ekainaren 8an, 19:30etik aurrera, euskal ekonomisten urteroko ekitaldian. Aurten Bilboko Bizkaia frontoian izango da ekitaldia, 'Sustraietatik eraldaketara' lelopean.
Ekonomisten Euskal Elkargoaren Ekonomistak Sariaren helburua da banaka edo taldean ekonomiaren, enpresa kudeaketaren edo gizartearen garapenean laguntzen duten pertsona eta erakunde publiko zein pribatuen lana saritzea eta publikoki aitortzea.
Aurtengoa sari-banaketaren bosgarren edizioa da, eta egun arte, Pedro Luis Uriarte, José Ignacio Martínez Churiaque, Mª Carmen Gallastegui eta Jesús Mª Villambrosa izan dira sarituak.