euskaraespañol

Image of the day

Saltillo belaontziaren bigarren itsasaldia euskal kostaldetik

  • Event

When and where

From: 05/08/2024 To: 10/08/2024

Description

Bigarren fase honetan, Santurtzitik abiatuko da Lekeitio, Hondarribia, Getaria eta Bermeora joateko, eta Santurtzira itzuliko da berriro.

Mikel Lejarza buru duen zeharkaldi honetan, UPV/EHUko Saltillo itsasontziko ikastaroan parte hartzen duten Marina eta Nautika eta Itsas Garraioko graduetako ikasleek eta batxilergoko ikasleek, nabigazio praktikak egingo dituzte. Geldialdi bakoitzean ikasle talde ezberdinek hartuko dute parte.

Horrez gain, belaren mundua gizarteari hurbiltzeko eta garaiko ontzi hau ezagutzera emateko ere balioko du kosterak.

Saltillo, 1932an eraikitako belaontzia, bi urte geroago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1968an, Galindezek Nautika eta Itsasontzi Makinen Goi Eskola Teknikoari eman zion dohaintza, eta gaur egun, UPV/EHUko ontzi eskola gisa erabiltzen da 1998tik.

Bigarren itsasaldia abuztuaren 5etik 10era izango da.

Astelehena 5    Santurtzi – Lekeitio

Asteartea 6       Lekeitio – Hondarribia

Asteazkena 7    Hondarribia

Osteguna 8       Hondarribia – Getaria

Ostirala 9          Getaria - Bermeo

Larunbata 10    Bermeo - Santurtzi