euskaraespañol

Image of the day

Ruth Lazkoz, Erlatibitate eta Grabitazioaren Espainiar Elkarteko presidente berria

UPV/EHUko irakaslea Valentzian grabitazioaren inguruan egin den nazioarteko elkarretaratzean izendatu da

  • News

First publication date: 11/10/2019

Ruth Lazkoz. Argazkia: UPV/EHU.

Ruth Lazkoz, UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia saileko irakaslea Erlatibitate eta Grabitazioaren Espainiar Elkarteko (SEGRE), presidente izendatu dute uztailaren 6an, Valentzian, grabitazioaren inguruan egindako nazioarteko elkarretaratzean. Hori guztia, orain arte presidente izandakoak hautagaitzaren buru izan zedila proposatuta. “Albisteak izugarri poztu ninduen, une ezin egokian iritsi baitzen. Ez nuen zorabiorik sentitu, alderantziz, ezer ere pentsatu barik onartzeko gogo biziak hartu ninduen” zioen Lazkozek.

UPV/EHUko irakasle honek SEGRE elkarteak izandako parte hartzea hasieratik bertatik gertatu da: berak eta beste kide batzuk zerotik abiatuta idatzi zituzten estatutuak eta bera izan zen elkarteko lehenengo idazkaria.  Ordutik aurrera, buru izan da grabitazioari buruz egindako hainbat proiektutan plan nazionalaren barruan eta, egun, europar proiektu baten buru ere bada, arloko 200 ikertzaile baino gehiagoren lana duena. Berriagoa da elkarte honetako ikertzaile talde batek, berarekin batera, fisika grabitazionala ikusentzuteko produktuen bidez dibulgatzeko bide orria sortzeko lana.  “Ekintza guzti hauek lagundu didate, dudarik gabe, kargura iristen” dio ziur Lazkozek.

Difusioari dagokionez, “ahalegintzen ari gara gure agerraldi publikoak erakargarriagoak izan daitezen eta, gure ikerkuntzari buruzko aipuak hobeto kokatzen sare sozialetan. Maila handiago batean, dokumental profesional bat prestatzen ari gara geure arloan fisikari izatea zer den azaltzeko, alderdi pertsonalei dagokienez. Sheldon Cooper-en bizitza kontatzea bezalakoa da, baina barne-barnetik, txistea bazter utzita eta agerian utzita, errobota barik, pertsona bat dagoela” azaldu du Lazkozek.

Aurrerantz erdietsi beharreko helburuak oso ongi definituta daude: grabitazioan egindako ikerkuntza sustatu, doktoregoko ikasleei urtero emandako beken bidez eta aurrera egiten segi grabitazioak uhin grabitazionalen aurkikuntzari esker edo zulo beltz baten lehendabiziko irudia lortuta oraintsu duen oldartzearekin, ikerkuntza arloa inpaktu handiko egoera batean kokatu delarik hedabide eta sare sozialetan.