Prentsaurrekoa: Epidemiologiako Espainiako Sozietatearen urteko XL. bilera
When and where
28/07/2022, 11:00
Location
Donostiako Udala
Ijentea 1. -20003- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Description
Epidemiologiako Espainiako Sozietatearen (SEE gaztelaniazko sigletan) urteko XL bilera aurkezteko prentsaurrekoa egingo da ostegunean, uztailak 28, 11:00etan, Donostiako Udaleko osoko bilkuren aretoan. Ekitaldia abuztuaren 30etik irailaren 2ra izango da Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatearen Carlos Santamaria Zentroan.
Klima-aldaketa, ingurumena, hiri-osasuna eta desparekotasun sozialak izango dira bileraren ardatzak. Aurreikuspenen arabera, 800 parte-hartzaile baino gehiago eta mila komunikazio inguru izango dira. Era berean, askotariko gaiak jorratuko dituzte, esaterako, osasun mentala, genero-indarkeria, txertoak, minbizia edota sexu-transmisiozko gaixotasunak.
Aurten, nobedade gisa, kongresua ofizialki inauguratu baino egun bat lehenago, herritarrei irekitako mahai-inguru bat egingo da San Telmo Museoan.
Honako hauek izango dira prentsaurrekoan:
-Eneko Goia, Donostiako alkatea
-José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatua
-Jesús Ibarluzea, SEEren biltzarraren Antolaketa Batzordeko presidentea
-Aitana Lertxundi, SEEren biltzarraren Antolaketa eta Zientzia Batzordeko idazkari eta UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea
-Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko Osasun Publikoko zinegotzia
-Itziar Larizgoitia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren zuzendaria
-Alexander Boto, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko (IHOBE) zuzendaria